Itxi

UDAKO IKASTAROAK

Nazio-markaz hizketan hasiko dira bihar UEUren udako ikastaroak

Bihar hasiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroak Iruñean. Nazio-markaren ingurukoa izango da bihar egingo denetako bat, eta Naroa Jauregizuria ikastaroaren arduradunarekin egon gara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bihar hasi eta uztailaren erdira arte izango dira Udako Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroak. UEUn urte osoan zehar ari dira Euskal Herria bere osotasunean hartuko duen eta euskara ardatz izango duen Euskal Unibertsitate bat sortzeko lanean. Horretarako, goi mailako formazioa eskaintzen dute, eta helburu hori dute udako ikastaroek ere.

Bihar hasi eta uztailaren erdira bitartean, hainbat arlotako ikastaro eta jardunaldiak egingo dira: giza eta gizarte zientziak, teknologia, ingenieritza… 30 ikastaro inguru, guztira. Gainera, Euskal Herriko hainbat adituk hartuko dute parte irakasle lanetan.

Bihar Iruñeko Kondestablearen jauregian izango den ikastaro bati buruz aritu gara gaur. "Euskal herria markaz eta markagintzaz: nazio garapena, berrikuntza eta parte hartzea oinarri" da ikastaroaren izena, eta Naroa Jauregizuriak eman digu bertan landuko dutenaren berri.

Audioak (1)