HARREMANAK
Euskaldunen % 90ek uste dute Internetek ligatzeko balio duela
Munduko bikoteen 10tik 2k Internetez edo mugikorreko aplikazioren baten bidez egin dute ezaguera. "On line dating" deitzen da hau eta hemen ere asko dira tresna hauek erabiltzen dituztenak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ligatzeko geroz eta erabiliagoak dira mundu osoan zehar zenbait webgune eta mugikorreko hainbat aplikazio. "Kaixo Maitia" zerbitzuak egindako ikerketa baten arabera, euskal herritarren % 90ek uste dute Internetek ligatzeko ere balio duela.
Ligatzeko modu honi "on line dating" deitzen zaio. Gaurko "Faktoria" saioan honen inguruan egin dugun erreportajean, bi lagunek euren esperientziak kontatu dizkigute. Aitortu digutenez, hasieran apur bat ezkutuan eta lotsaz hasi baziren ere, gaur egun normaltasunez daramate. Gainera, "on line dating"a egiten duen gero eta jende gehiago ezagutzen dute inguruan, eta ligatzeko ez ezik, lagun oso onak egiteko ere balio izan diela. Hala ere, kasu hauetan beti gertatzen den bezala, kontuz ibili behar da, gezurrak esateko aukera handia ematen baitu sarearen atzean ezkutatzeak.