Itxi

Elkarrekin ahal dugu

Nagua Alba: 'Igandekoa gazi-gozoa izan zen guretzat'

B.F.

EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoko zein Estatuko emaitzak aztertu ditu 'Faktoria'n Nagua Albak.

Nagua Alba Elkarrekin Ahal Duguren idazkari nagusia izan dugu gonbidatu 'Faktoria'n, hauteskunde orokorren emaitzek utzitakoen analisia egiten.

Elkarrekin Ahal Duguk EAEn izan duen arrakastaren ostean, Kongresuan talde propioa sortzearen aldeko apustua egin nahi du Albak. Aurreko legealdian, Kongresuan euskal gaiak lantzen zirenean eskumena beraiena zirela esan duen arren, talde propioa izanda, euskaldunen ahotsa errazago eta hobeto eramango lukete Kongresura.  Alderdiak talde honen osaeraz duen iritziari erreferentzia eginez,  inongo arazorik gabe gauzatuko den zerbait dela azpimarratu nahi izan du Albak.

Estatuko emaitzez galdetzerakoan, “igandean une gazi-gozoa” bizi zutela adierazi du Nagua Albak. Bere esanetan, hauteskundeek utzitako emaitzekin, Estatuan Euskadin baino zailagoa izango da aldaketa gauzatzea. Bi lurraldeetan lortutako emaitzen arrazoiez ere aritu da politikaria. Bere ustez, Euskadin hartutako erabakiekin, “falta zirenak konbentzitzea”  lortu dute. Estatuan, baina, Podemosek ez du lortu bozka nori eman ez zekitenen arreta erakartzea.

Audioak (1)