Itxi

KURDISTAN

Gerrak suntsitua beste modu batean eraikitzen ari dira Kurdistanen

Rojavan, Siriaren mende dagoen Kurdistango zatian izan dira Durango eta Bilboko lau gazte. Bertan martxan jartzen ari diren proiektu politikoaren berri eman digute: Konfederalismo demokratikoa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Medikuntza eta ingenieritza ikasketak amaitu eta Kurdistanera bidaia bat egitea erabaki zuten Markel Brouard, Adrian Zelaia, Jon Bingen Landabidea eta Mikel Gandariasek. Gaur gurean izan ditugu Markel eta Adrian bertan ikusi eta bizitakoaren berri ematen.

Lau gazte hauek Rojavan, Siriako Estatuaren mende dagoen Kurdistanen izan dira. Gerrak dena suntsitua utzi duen arren, bertako herritarrak dena berriro eraikitzen hasteko gogoz ikusi dituztela esan digute. Gainera, Kurdistanen badute proiektu politiko propio bat: Konfederalismo demokratikoa. Rojavako zenbait lekutan martxan jarri dutena dagoeneko. Gizartea antolatzeko sistema honek komunitatea du oinarri; bizitzako arlo guztiei komunitatean erantzun nahi diete, izan osasuna, justizia, ekonomia... Erabakiak herritar denen artean hartu eta denek izan dezaten euren beharrei taldean erantzuteko gaitasuna. Horretarako, herritarrak formatzen eta herriak berriro eraikitzen ari dira.

Gogoratu Kurdistan lau estatutan banatuta dagoen herrialdea dela: Irak, Iran, Siria eta Turkiako estatuetan. Lau gazte hauek Siriaren mendeko aldean izan badira ere, Turkiako partean bizi duten egoera gogorra azpimarratu nahi izan dute; turkiar gobernua kuruden aurka izugarrizko sarraskiak egiten ari baita.

Audioak (1)