Tartarkar
Leitzan autoa konpartitzeko plataforma osatu dute
Herriko kontsumo taldeak kudeatzen du automobila konpartitzeko plataforma berria. Mamen Uharte kontsumo taldeko kideak esan digunez, "batez ere, konpartitzeko filosofiarekin sortu da".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Leitzako Udalak duela bi urte herri kontsulta bat egin zuen. Leitzarrei galdetu zien zein proiektutan inbertituko lituzketen 50.000 euro. Galdeketa horretatik irtendako plangintzaren baitan, 2.000 euro herritarren artean automobila konpartitzeko plataforma bat osatzera bideratu zen. Herriko kontsumo taldeari egokitu zitzaion plataformaren kudeaketa. Tartarkar izena hartu du plataformak. Leitzarrek Donostia, Bilbo, Tolosa, Iruñea eta beste leku batzuetara egiten dituzten bidaietako gastuak konpartitzen dituzte era horretan, autoa konpartitzerakoan. Guztiz irabazi asmorik gabeko ekimena da.