Itxi

Koktel bat, mesedez!

Noelia Serna gernikarrak koktelgintzaren sekretuak kontatu dizkigu

Astelehenean koktelgintzako munduko txapelketarik ospetsueneko espainiar estatuko kanporaketan lehiatuko da

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hamahiru urte daramatza Noelia Sernak tabernan lanean. Hasieratik aukera ezberdinak eta ekimen interesgarriak aurkeztu dizkie bere bezeroei. Koktelgintzan buru belarri sartuta dabil azkeneko hilabeteotan. Emaitza ezin hobeak lortu ditu aurkeztu izan den txapelketetan. Asteleheneko frogen artean "sei koktel ezberdin zortzi minutuan" egin behar dituela kontatu digu. Zapore ona izan behar du koktel batek, jakina, baina itxura dotorekoa eta ondo girotuta aurkeztea ere beharrezkoa da. Besteak beste, Cosmopolitan koktel ezagunaren errezeta ere eman digu.

Audioak (1)