Itxi

Urdaibai Bird Center

Arrano arrantzale txitak Eskoziatik Urdaibaira

Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamunok urtebete egin du gurekin antenan. Hasi zenean bezala, aurten ere arrano arrantzale txitak ekarriko dituzte Eskoziatik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arrano arrantzale txitak Eskoziatik Urdaibaira ekarriko dituzte. Hamabi kutxa berezitan Aberdeeneko aeroportutik Heathrow-era eramango dituzte. Bertan jaten eman eta jarraian Barajasera. Madrilen furgoneta hartu eta bizileku berrira iritsiko dira, Urdaibaira.

Hiruzpalau aste falta zaizkie beren kabuz hegaz egiten hasteko. Garuna ingurura egokitzen ari zaie oraindik, izarren eta eguzkiaren posizioa eta lurraren magnetismoaren arabera. Garapen prozesua bukatzerako, Urdaibain jaio izan balira bezala izango da.

Bitartean, Edorta Unamuno eta kideek arrano arrantzale txikientzat arrantzatu beharko dute, baita arraina garbitu, arantzak kendu eta jaten eman ere. Azken finean, "ezkutuko guraso lana".

Horrez gain, bitxikeria bat ere kontatu digu Unamunok. Eraztuntze lanetan Tximutx bat harrapatu dute, lehenengo aldiz Urdaibain. Oso hegazti bitxia omen da Urdaibairako eta Kantauri kostalderako. Hegoaldean zein Ipar Europan agertzen da, baina hemen inoiz ez. Ugal garaian dagoen emea harrapatu dute eta kabia bertan ote duen aztertzen ari dira. Oso albiste ona litzateke.

Audioak (1)