Elkarrizketa
'Hauteskunde atarian preso eta desarmeaz hitz egitea labainkorra da'
Arnaldo Otegi, EH Bilduko lehendakarigaia "Faktoria"n izan da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Espainiako gobernagarritasunerako bilera erronda hasita dagoenean eta urriko hauteskundeen kanpainaren atarian, Arnaldo Otegi Euskadi Irratiko Faktorian izan da.
EH Bilduko lehendakarigaiaren ustez, ez da egokia Iñigo Urkulluk egoera honetan desarme eta presoen gaia mahai gainean jarri izana: "hauteskundeak gertu dauden momentuetan gai horietaz hitz egitea labainkorra da, gai horiek seriotasunez hartu behar dira eta lehia elektoraletik atera behar dira".
>