Itxi

Donostia 2016

Nola erakutsi hizkuntzak ordenagailuari?

Donostia 2016ren asteroko tartean Code Fest eta Wikimaratoia topaketen berri. Informatikariak eta hizkuntzalariak lankidetzan, baliabide gutxiko hizkuntzak eta informatika uztartzen dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Donostia 2016ren programazioaren barruan, Code Fest hackathon edo topaketa ari dira ospatzen egunotan kultur hiriburuan. Udako eskola bat da eta informatikariak eta hizkuntzalariak elkarrekin ari dira lanean. Baliabide gutxiko hizkuntzei aukerak zabaltzea da asmoa, aplikazio edo programa berriak sortuz edota erabiltzen dituzten softwareak hobetuz. Adibidez, galdera erantzunen programak euskarara ekartzea.

55 lagun ai dira proiektuan parte hartzen, 24 hizkuntza eta 8 proiekturen bueltan. Ostirala, hilak 8, arte jarraituko du martxan Code Fest-ek.

Larunbatean, bestalde, Wikimaratoia ospatuko da Donostiako Zuloaga Plazan. Gai jakin baten inguruan hainbat hizkuntzatan idaztea izango da erronka, zehazki, Bake Ituna erakusketan dauden 30 obraren inguruan 30 hizkuntzatan idaztea.

Audioak (1)