Kargatzen...
Itxi

Praileaitz

Praileaitz kobako egoera gehiago oker daiteke legea aldatzen bada

Debako Praileaitz kobazuloa eta ondoan dagoen harrobia albiste iturri dira. Harrobiko jabeak Kosta legetik at geratzea eskatu du, Aranzadik eta natur taldeek bestalde, babestutako eremua zabaltzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Harrobiko jabetzak Kosta legetik at geratu nahi duen bitartean, ondoan dagoen Praileaitz kobako eremu babestuak zabaltzea eskatzen dute Aranzadiko arkeologoek eta Mutrikuko Natur Taldeak. Koba eta inguruak arriskuan daudela salatu dute.

Polemika haundia izan da lehendik ere kobazulo honen inguruan, euskal erakundeek aitortu zioten 50 metroko babesa txikiegia dela iritzi diote. Enpresak, bere aldetik, ez du bere iritzia eman nahi izan. Xabier Peñalver, indusketak zuzentzen dituen Aranzadiko arkeologoarekin eta Rafa Perez, Mutriku Natur Taldeko kidearekin hitz egin dugu.

Audioak (1)