Arditurri
Sekretu asko dago argitzeke Aiako Harriaren bueltan
V. Arditurri Eguna ospatuko da igande honetan. Bertarako gomendioa egin digu Leire Agirrezabalak Basquelinketik eta Ane Goiatz, Arditurriko interpretazio zentroko teknikariarekin hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
2000 urtez, erromatarren garaitik hasi eta pasa den mendeko 80. hamarkadara arte, ia etenik gabe ustiatu izan diren Espainiar Estatuko meazulo ia bakarrak dira Arditurrikoak. Erromatarrek eta haien esklabuek 15 kilometro luze tunel eraiki zituzten lurpetik zilarra ateratzeko. Txanponak egiteko erabiltzen zuten, baita familia aberatsen objektuak zein apaingarriak eta bitxiak egiteko ere.
Juan Guillermo, Thalacker ingeniari alemaniarra ustiaketak egiten ari zela hala utzi zuen idatzita: "Laurehun gizon berrehun urtez lanean arituta ere ez litzateke nahikoa izango meazulo guzti hauek zulatzeko".
800 metroan, milaka urtean atzera egiteko aukera ematen du Arditurriko meategiko bisitak. Orain artean, ikerlariek 50 bat meazulo topatu dituzte. Hau da, erromatarrek eraikitako 15 kilometro luze tunel horietatik 3 bat. Sekretu asko dago beraz argitzeke Arditurrin bertan eta Aiako Harriaren bueltan, Irun, Bera edo Lesakan.