Europa bat-batean
Egaña: 'Galestarrek koadernoan apunteak hartuta inprobisatzen dut'
'Europa bat-batean' jardunaldiaz aritu gara 'Faktoria'n; kantu inprobisatuen nazioarteko topaketaz. EHUren Udako Ikastaroetan ere landu dute gaia, Mintzolak eta Donostia 2016k antolatuta.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ahozko inprobisazioa ardatz hartuta, ikastaroa egiten ari dira aste honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan. Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea eta Andoni Egaña bertsolaria izan ditugu gonbidatu, Euskadi Irratiak Miramar Jauregian duen txokoan.
"Ondare materia gabearen inguruko legea lantzen" ari direla nabarmendu du Joxean Muñozek, eta onartutakoan, "bertsolaritza eta gisa bereko ondare bizia aitortua izango dela Euskadi mailan".
Beste kulturetako inprobisatzaileekin halako harremana "gustu handiz" hartzen dela kontatu digu Andoni Egañak "beti ematen dutelako fruitua" halako elkarketek. Aurrez ere, sarri ibili izan dira gure bertsolariak atzerrian, eta "hamaika inprobisatzeko modu eta maila" ezagutu dituzte. Jardunaldi honetan zerk harritu duen galdetuta, galestarrak aipatu dizkigu Andoni Egañak: "Koadernoa hartuta, 20 bat minutuz txoko batean idazten dituzte ideiak, eta horren gainean inprobisatzen dute".