Txema Ramirez de la Piscina
Nizako irudiekin gertatu denak hausnarketarako balio dezala
Nizako erasoaren irudiek zer esan handia eman dute. Hauen erabileraz galdetu diogu Txema Ramirez de la Piscina EHUko Kazetaritza irakasleari.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txema Ramirez de la Piscinak aitortu digu Nizako atentatuaren irudi gordinak zabaldu izanak ez duela harritu."Smartphoneak teknikoki nola erabili azaltzen digute, baina kode etikoa da behar duguna; zentzu komuna aplikatzea".
Gaiaz "gogoeta serioa" egiteko garaia badela uste du kazetaritza irakasleak, esku artean ditugun tresnak "artefakto ikaragarri indartsuak" direlako. "Irudiak duen indarrari erabilera kritikoa" eman behar diogula iritzi dio, eta hezkuntza sisteman ere "komunikazioan hezi" beharra dagoela.