Itxi

Badator 'Tronuen Jokoa'!

'Game of Thrones'en denboraldi berrian Zumaia eta Bermeo agertuko dira

Irailaren amaieran iritsiko da Zumaiara telesail ezaguneko lantaldea 7. denboraldirako hainbat irudi grabatzera.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zumaiako Itzurungo hondartza, Euskal Kostaldeko geoparkean dagoena, gure kostaldeko ederrenetako bat da. Unescoren sarean sartu berritan, ohiko bisitariez gain, Ocho apellidos vascos film espainiar arrakastatsua bertan errodatu izanak turisten ikusmina piztu du azken urtean. Hala ere, Jon Iraola Zumaiako turismo zinegotziak kontatu digun moduan, mundu osoko jarraitzaileak dituen Game of Thrones seriea bertan grabatzeak nazioarteko jende gehiago erakarriko du Gipuzkoako itsasertzeko herri honetara. Irailaren 15etik aurrera hasiko dira agertokiak prestatzen. Filmatze-lana, berriz, urriaren 26tik aurrera egingo dute. Bost egunez itxita egongo da Itzurungo hondartza.

Irune Ormaetxea Bermeoko zinegotzia ere pozik agertu da, Bermeo mundu osoan ezagutzera emateko modu bat delako telesail ezaguneko irudiak bertan grabatzea. Oraingoz, baina, Bermeoko lokalizazioak sekretupean gordetzeko eskatu die HBO ekoiztetxeak. Bermeoko kostako inguru ederretan grabatuko dutela besterik ez dute baieztatu.

Albisteak (1)

Audioak (1)