Itxi

Arazoak familian

Maribel Elustondo, terapeuta: "Ia kasu gehienak bideratzen dira"

Familiaren baitan komunikazio eza eta jarrera liskartsuak agertzen direnean, guztiek sufritzen dute. Norbera elkarteak arazoak dituzten nerabe eta gurasoei laguntza eskaintzen die.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Norbera programa IZAN fundazioak jarri zuen martxan, Gipuzkoan, 1997an. Bere helburua arazoak dituzten nerabeei eta haien familiei laguntzea da. Programan parte hartzen ari den ama baten testigantza entzun dugu eta programari buruzko xehetasunak emateko gurekin egon da Maribel Elustondo, Norberako psikopedagogoa eta familia terapeuta.

13 eta 17 urte arteko neska-mutilekin eta beraien gurasoekin egiten dute lan. Bizitzako lau esparru garrantzitsu jorratzen dituzte programan: familia, eskola, jendartekoa eta pertsonala. Guraso zein seme-alaben sufrimendua arindu eta bizitzako aldaketa eta gorabeherei tresna egokiekin aurre egiten ikasteko laguntza eskaintzen diete.

Programan parte hartu duen ama baten testigantza ere jaso dugu. Duela urtebete egin zuten bat Norberarekin semeak eta biek. Prozesua gogorra izan da eta oraindik lan asko dute egiteko, baina aldaketa eta hobekuntza nabarmenak izan dira. Besteak beste, eskolan agertu ere ez izatetik, urtebetean, ikasturtea gainditzera pasa da haren semea eta etxeko giroan sekulako aldaketa eman dela kontatu digu.

 

Audioak (1)