Itxi

Euskal kirolariak Rion

Amaia Erbina errugbilaria, Riora bidean: 'Momentu onenean gaude'

Amaia Erbina 19 urteko ordiziarrak Espainiako errugbi selekzioarekin jokatuko du Rion. Prestaketa gogorraren ondoren, gogotsu eta indartsu dago.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ametsa zen Amaia Erbina gaztearentzat Olinpiar Jokoetan parte hartzea. Bada, ametsa gauzatu egingo du, hilaren 29an abiatuko baita Espainiako errugbi selekzioarekin Riora.

Aurten, gainera, errugbia Olinpiar Jokoetara itzuliko da aspaldiko partez. 7ko errugbian jokatzen du Erbinak, eta 15ekoa baino modalidade fisikoagoa eta teknikoagoa dela kontatu digu. Bien arteko ezberdintasun bakarra jokalari kopuruan dago, zelaia berdina baita.

19 urteko kirolari gaztea 5 urterekin hasi zen errugbian, Ordizian. 16 urte bete arte, mutilen taldean aritu da, eta Hernanin, Baionan eta Bartzelonan ibili da gero.

Espainiako errugbi selekzioak abuztuaren 6, 7 eta 8an jokatuko du. Entrenamendu fisikoak eginda, teknika landuko dute azken egunotan.

Albisteak (2)

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)