Itxi

Basklink

Lili Jauregian antzeztutako bisita gidatuak antolatzen dituzte

Andre Madalen pertsonaia historikoaren eskutik, XVII. mendeko bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen du Zestoako Lili Jauregiak

Your browser doesn’t support HTML5 audio

XV. mendekoa da Zestoako Lili Jauregia. Barrutik, berriz, XVII. mendeko itxura du. Ekain Fundazioak eta Zestoako Udalak eraberritua, jauregian bizi izandako historia ezagutzeko aukera dugu bertara bisita egiten badugu. Antzeztutako bisita gidatuen bidez, Lili familiako kide baten bizitza ezagutzen dugu, bere protagonistaren eskutik: Magdalena de Amilia edo Andre Madalen. Bera izan zen lilitarren artean jauregiko azken biztanlea, XVII. mendean, Eneko Calvo jauregiko koordinatzaileak azaldu digunez.

Saloi handiak, zalditegia, beheko sua... Patioa ere badu Lili Jauregiak bere barrenean, Euskal Herriko jauregietan batere ohikoa ez den ezaugarria. XVII. mendean lilitarrek alokairuan jarri zuten jauregia eta herrira joan ziren bizi izatera. Ordutik jende eta istorio ugari pasa da Lili Jauregitik, baserri ere izan zen sasoi batean.

Egunero antolatzen dituzte bisita gidatu antzeztuak Lili Jauregian, astelehenean izan ezik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)