Itxi

Abuztuak 1

Emakumeentzako lehen trainerua aztergai, asteleheneko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

EiTB

Branka enpresako Jon Lasak emakumeentzako propio egindako lehen traineruaz arituko zaigu, 11:00etatik aurrera.

9:30ean abiatuko da asteleheneko 'Faktoria' magazina. Andoni Urbistondo, Beñat Zarrabeitia eta Ibon Gaztañazpirekin, asteko kirol albisteen solasaldia izango dugu entzungai. 10 :30etik aurrera, Lander Garrok, astero bezala, udan irakurtzeko liburuak gomendatzera etorriko da gurera.

11:00etatik aurrera, Branka enpresako trainerugilea den Jon Lasa eta Itziar Olasagasti Orioko arraunlaria izango ditugu gonbidatu. Beraiekin, neskentzat propio eraikitako lehenengo traineruaz arituko gara, besteak beste.

besteak beste.

Informazio gehiago (2)