Ferratzaile gaztea
Ferratzaile izateak etorkizuna dauka, baina ez dago jenderik
Beñat Gorostiza 25 urteko gazteak bi urte daramatza ferratzaile lanetan. Axpen hartu gaitu, Anboto azpian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ferratzaile zaharrak erretiratzen ari dira eta atzetik ez dator gazte askorik. Ez dago gazte ferratzailerik, nahiz eta, Beñat Gorostizak esan digun bezala, hemendik 10 urtera behar izango diren. Lana egon badago, baina jenderik ez.
Gorostizak behorrak izan ditu betidanik etxean eta ferratzaile izateko ikasketak egin zituen Madrilen. Orain, bere kasa, lan horretan hasi da.
Madrilen zaldiak ferratzen ikasi zuen bakarrik, baina astoak, ahuntzak, ardiak eta behiak ere perratzen ditu Gorostizak. Bizkaian eta Gipuzkoan aritzen da.
Ferrez gain, bota antzekoak ere erabiltzen dira, gomazko perrak, belkroarekin lotzen direnak. Hala eta guztiz ere, oraingoz, garestiak dira eta ez oso garatuak. Pegamentuarekin itsasten diren perrak ere badaude, baina ez dira asko erabiltzen. Etorkizunean animaliak perra gabe ibiltzea gustatuko litzaioke Beñat Gorostiza gazteari.