Itxi

Galesko erizainak

'Galesen gehiago dakite Gerra Zibilaz Euskal Herrian baino'

Gerra Zibilaren garaian hiru erizain galestar etorri ziren soldadu errepublikarrak artatzeko. Horien istorioa kontatu dute dokumental batean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Galeseko s4c telebistako talde batek dokumentala kaleratu du. Gerra Zibilaren garaian, soldadu errepublikarrak artatzera Euskal Herrira etorri ziren hiru erizainen istorioa kontatzen du.

Iñaki Larrañaga haien bidelagun izan da Euskal Herrian eta 'Faktoria'n kontatu digu esperientzia, "errepikatzeko modukoa" esan duenez. Begotxu Olaizola, bestalde, dokumentalean narratzaile lanetan ibili da.

Ikerketa lana egin dute lehenengo. Fifi Roberts, Margaret Powell eta Thora Silverthorne erizainen bizitzari segika, dokumentalari forma ematen joan dira Euskal Herrian zein Aragoi eta Katalunia inguruetan jasotakolekukotza eta irudiez baliatuta. Ezusteko aurkikuntzak ere egin dituzte; bere garaian ospitalea izan zen gaztelu itxurako eraikin batean gerra garaiko hainbat medikuren izenak topatu dituzte paretetan sinatuta.

Dokumentala estreinatu dute dagoeneko Galesen eta S4C teleista katearen webgunean dago ikusgai.

Audioak (1)