Itxi

Politika

Maddalen Iriarte: 'Legebiltzarrak ez du kobazulo izan behar'

Maialen Iriarte EH Bilduko hautagaiak Faktorian esan du, subiranotasun prozesuak ekarriko duela herritarren arazoak bideratzea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

EH Bilduko Gipuzkoako zerrendan bigarrena izango da Maialen Iriartek legebiltzarra antzoki izatetik harago eraman nahiko luke.

Alderdi guztiekin negoziatzeko prest dago koalizio abertzaleko hautagai: "Nire burua ikusten dut Pili Zabalarekin, Joseba Egibar eta Iñigo Urkullurekin negoziatzen, baita Laura Garridorekin ere", esan du Iriartek, herritarren benetako kezkei irtenbidea emateko.

Konpromisoa "lau urterako" hartuko duela gaineratu du kazetariak. Garai horretan "nahiko genuke herri hau beste leku batera eraman", azaldu du.

Audioak (1)