Itxi

Elkarrizketa

Zertan dabil Goenkaleko Karlos?

Jose Cruz Gurrutxaga aktorea izan dugu gonbidatu gaurko 'Faktoria'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jose Cruz Gurrutxaga aktorea izan dugu 'Faktoria'n, garai batean Goenkale telesailean Karlos izandakoa.

Beste gauza askoren artean, Gasteizko jaietan estreinatutako 'Umorea' bakarrizketaz aritu da aktorea. Izan ere, datorren larunbatean (abuztuak 27), emanaldiaz gozatzeko bigarren aukera izango dute bertaratzen direnek.

Telebista eta antzerkiaren artean bizi izan da Jose Cruz Gurrutxaga bere 43 urteetan zehar. Bietan trebea dela erakutsi duen artistak, arte eszeniko hauen arteko ezberdintasunak azaldu dizkigu 'Faktoria'n.

 

Audioak (1)