Great taste awards
Hiru artzai gazta, munduko elikagai onenen artean
'Great taste awards' mundu mailako lehiaketan Euskal Herriko artzainek beren arrastoa utzi dute. Elgoibarko Mausitxa etxeko gazta 50 onenen artean dago.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mausitxa, La Leze eta Etxetxipiako gaztek Great Taste Awards-etan oso emaitza onak izan dituzte. Munduko elikagai onenen artean daude.
Erresuma Batuan, Londresen, egiten da mundu mailako lehiaketa eta 20.000 elikagai aurkeztu dira guztira. Horietatik, 50 onenak aukeratu dituzte eta Elgoibarko Mausitxa etxekoek finalerako txartela eskuratu dute.
Nazioarteko sari hauek baloratzen dituzten adituak Internacional Cheese Festivalean izango dira azaroan, Donostiako Kursaalen.