Itxi

ERREFUXIATUAK

'Denok egin dezakegu zerbait errefuxiatuei laguntzeko'

Gotzon Urruzola eta bere familiak oporrak Greziako Chios irlan pasatzea erabaki dute, bertan dauden errefuxiatuei laguntzen. Egoera gogorrean dauden arren, itxaropena badutela kontatu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euren aletxoa jartzeko modu egokia zela ikusita, urteroko oporrak Greziako Chios irlan pasatzea erabaki zuten Gotzon Urruzola eta bere familiak. Zaporeak elkartearekin joan ziren hara, eta bertan kanpalekuetan bazkariak banatu, gauetan txaluparik heltzen ote zen zaintzak egin edo haurrekin jolastu dute, besteak beste.

Gogorra izan den arren, merezi duela dio Urruzolak, eta denok jarri behar genukeela gure alea injustizia hau konpontzeko. Gatazka egoeretatik ihesi doaz Chiosera, eta bertan, horma bat topatzen dutela kontatu digu Gotzonek 'Faktoria'n. Hala ere, errefuxiatu askok paperak lortu eta Europara sartzeko itxaropena dutela esan digu Urruzolok.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)