Itxi

PUBLIZITATEA

Mendiko arroparena industria indartsuenetakoa da munduan

Joseba Kamio publizistak mendiko arropa marken garrantziaz hitz egin digu. Esaterako, Estatu Batuetan, autoen eta farmazien industriek baino diru gehiago mugitzen du mendiko arropenak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mendira joatea doako kirola bada ere, badira hau negozio bihurtu dutenak. Mendiko arropa marka ezagunak dira hauek: The north face, Under Armour eta Ternua, besteak beste. Joseba Kamiok marka hauek duten indarraz hitz egin digu, eta aldi berean, euren irudia zaindu eta lantzeko beharra azpimarratu du.

Ternua Arrasateko mendiko arropa marka ezaguna ere izan du hizpide, eta urte hauetan gauzak ondo egin baditu ere, publizitate ikuspuntutik zenbait akats egin dituela ere esan du: esaterako, bere logoa bale bat izan eta hau itsasoarekin lotuta egoteak indarra kentzen diola dio, mendiari ez diolako erreferentziarik egiten.

Audioak (1)