Itxi

KIROLA

Errandonea: 'Eibarko neguko jaialdiak aldatzea pentsatu beharko genuke'

EAEko pilotalekuetan alkohola saltzeko debekuak hautsak harrotu ditu. Iñaxio Errandonea Aspeko zuzendari komertzialarekin eta Joxerra Garai Bizkaia pilotalekuko kudeatzailearekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Apirilaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko pilotaleku eta kiroldegietan ezin da edari alkoholdunik saldu. Honek eragin nabarmena izan du pilotalekuetara joaten den jende kopuruan.

Esaterako, Bilboko jaietako udako txapelketan, iaz baino %28 sarrera gutxiago saldu dira. Debekua Euskadira mugatzen denez, pilota enpresek diote Nafarroan eta Errioxan ez dutela jaitsiera hori sumatu. Ondorioz, Errandoneak ez du baztertzen Aspek neguan Eibarren antolatu ohi dituen jaialdiak Nafarroara edo Errioxara aldatzea. Garaik nabarmendu du pilotalekuetako kudeatzaileak ere kezkatuta daudela, enpresei entzunda.

Bien iritziak eta entzuleenak ere jaso ditugu 'Faktoria'n.

Bideoak (1)

Audioak (1)