Itxi

Hauteskunde elkarrizketak

'Podemosek nahi duen RGI berri hori finantzatuko duenik ez dago'

Josu Erkoreka Eusko Alderdi Jeltzaleko Bizkaiko zerrenda-burua 'Faktoria'n izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hauteskunde kanpainari egunero eskaintzen diogun tartean, gaur, Josu Erkoreka EAJko Bizkaiko zerredaburua izan dugu gonbidatu.

Elkarrekin-Podemosek alderdiak RGI edo diru sarrerak bermatzeko errenta herritar guztiei zabaltzeko proposamenari erantzun dio Erkoreka hautagaiak: "planteamendu itsua" iruditzen zaio, "baldintzatu gabeko eskubide absolutu" bati buruz ari delako, mundu mailan inon ez dagoen eredu bat, EAJko buruzagiaren iritziz. Beste ezerren gainetik, "finantzatu ezin den" proposamena dela uste du Josu Erkorekak.

Albisteak (1)

Audioak (1)