Psikologoaren txokoa
Sapiosexuala al zara?
Garbiñe Agiriano psikologoak "Sapiosexual" izatea zer den azaldu digu Faktorian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Asko zabaltzen ari den kontzeptua da sapiosexualitatea. Nahiz eta joera ez den berria, izena jarri zaio pertsona baten inteligentziak erakarpen sexuala sortzearen joerari.
Epaiketa fisikoa egitea baino gehiago, azterketa morala egitea da kontua, sapiosexual den batek hor zentratzen baitu atentzioa. Horrek komunikazioa eskatzen du, lehen inpresioan ezin baitugu pertsona bat epaitzeko adina informazio lortu, fisikoarekin gertatzen ez den bezala.
Sexologoen arabera, gizonezkoek gehiago jotzen dute fisikora edo lehen inpaktura. Hortaz, garunaren ezaugarri ezberdinak direla eta, sapiosexual gehienak emakumezkoak dira.