Hauteskunde elkarrizketa
"EAJk, aukera izan duenean, erradikalismoarekin itunak egin ditu"
Laura Garrido PPko hautagaia Faktoria, Euskadi Irratia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Laura Garrido, Alderdi Popularreko hautagaiak "erabakitzeko eskubidearen desafioa" aurrikusten du legealdi berrian. Bereziki, Garridoren hitzetan, jeltzaleek aukera izan duen guztietan "erradikalismo eta populismoarekin" itunak sinatu dituelako.
Arrisku horren aurrean, Ppren aldeko botoa eskatu du Garrido hautagaiak baina, hala ere, ez du baztertu irailaren 25 ondoren, jeltzaleekin akordioa sinatzea: "Ez dugu baztertzen baina, lehentasunak argi utzi behar dira: independentzia lortzea bada, ez dugu jeltzaleekin ezer adostuko. Gizarte gaiak lehentasunak badira, hor bat egin dezakegu".