Itxi

Kalebegiak

Uranga: 'Momentu berean errealitate ezberdin ugari bizi daitezke'

Kalebegiak filma estreinatu aurretik Kandido Uranga eta Asier Altuna izan ditugu Faktorian Iraila aurkezten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Donostiako Belodromoan aurkeztuko dute Kalebegiak, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren apustu garrantzitsuenetakoa. Donostia hamabi zuzendariren ikuspegitik erakutsiko du filmak.

Iraila, Asier Altuna eta Telmo Esnalen azken laburmetraia da, Zinemaldian, gaur estreinatuko den Kalebegiak talde-filma osatzen duten 12 laburretatik lehendabizikoa. Kandido Uranga da ia hitzik ez duen laburreko protagonista.

"Enkargu zaila" izan zela aitortu du Asier Altuna zuzendariak. Ideia bila ari zirela, bat-batean gogoratu ziren aspaldi gordeta zuten istorioarekin eta horri heldu zioten. Estropada egunean kokatu dute "Iraila", festa eta istorioaren beraren artean joko bat eginez. Festa amaitzen denean, zer? Horren metafora da laburmetraia. "Kuriosoa" izan zen Kandidorentzat grabaketa. Jendea festan zegoen bitartean, haiek filmatzen ari baitziren, korrontearen kontra. Ikusi ahal izan zuen nola une berean, aldi berean, zenbat gauza diferente ikus eta bizi daitezkeen.

 

Audioak (1)