Itxi

Liburu berria

Benan Oregi: "Aitona gutunen bidez ezagutu ahal izan dut"

Benantxio Irureta 1940an itzuli zen Soraluzera 4 urtez espetxean egon ostean. "Zutik ozta ozta nator" esan zuen iristean eta izen hori jarri dio Benan Oregik aitonari buruz idatzi duen liburuari.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gerra Zibilak utziko historio gogorretako bat da Benantxio Iruretarena. Benan Oregiren aitona zen Benantxio Irureta, ez zuen aitona bizirik ezagutu baina orain berari buruz idatzi duen liburuarekin lortu du ez ezagutza gainditzea. Aitonak espetxetik bidalitako gutunak dira liburuaren oinarri, emazteari idatzi zizkion gutunak. Benantxio Iruretak 4 urte pasa zituen Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekuan preso, baldintza oso gogorretan. Gutunean bertatik ez zela aterako uste ere adierazi izan zuen. "Zutik ozta ozta nator" liburuan jaso duen aitonaren gutun zati bat ere irakurri digu Benan Oregik Faktorian.

Audioak (1)