Mintzalaguna egitasmoa
Pilar Espiga: "Euskaraz hitz egiteko lotsa galdu dut egitasmoarekin"
Martxan da 2016-2017 ikasturteko Mintzalaguna. Euskal Herrian 6.000 pertsonatik gora ari dira egitasmoan parte hartzen. Pilar Espiga parte hartzailea eta Oianko Garde Topaguneko kidearekin izan gara.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Konturatzerako euskaraz", izen hori jarri dio Topaguneak aurtengo Mintzalaguna egitasmoan izena emateko kanpainari. Euskara ikasgelatik atera eta ikasten ari direnak euskaldun zaharrekin solasaldian jartzea da helburua, edo berairek dioten bezala, bidelari direnak bidelagunekin harremanetan jartzea. Pilar Espigak urteak daramatza euskara ikasten, baina aitortu du kalean erabili ez eta ikasitakoa galtzen ari zela ohartu zela. Hori dela eta eman zuen izena Mintzalaguna egitasmoan eta esan digunez euskaraz hitz egiteko "lotsa galdu" du jada. Gozotegi bat du eta bezeroekin lehen hitza euskaraz egiten du gaur egun. Oianko Garde Topaguneko kideak izena ematera animatu ditu euskaraz praktikatu nahi dutenak eta bidean laguntzeko prest dauden euskaldun zaharrak. Astean ordubeteren truke, esperientzia ederra.