Itxi

Irailak 27

Passion for Knowledge jaialdiaz arituko dira astearteko 'Faktoria'n

EiTB

Albiste 'Faktoria'n, hauteskundeen emaitzen balorazioekin jarraituko dute, Itxaso Atutxa eta Jesus Egiguren politikariekin.

07:00etan abiatuko da osteguneko 'Faktoria', albistegiarekin, eta ordubete geroago, 08.00etatik aurrera, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerroburuen analisia izango dugu entzungai. 8:30ean, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea izango dute gonbidatu, EAJk hauteskundeetan lortutako emaitzen analisia egiteko. Jarraian, Jesus Egiguren PSE-EEko legebiltzarkide ohia izango da 'Faktoria'ren estudioetan.

Euskadi irratiko ‘Faktoria’ saioan zientzia izango dute hizpide asteartean. Manu Etxezortuk gidatutako magazinean, 10:00etatik aurrera, Donostian egingo duten Passion For Knowledge jaialdia ezagutuko dute, antolatzaileen eta parte-hartzaileen bitartez.

10:30eko Joxe Mari Apaolazaren kirol errepasoaren ondoren, ‘Ekosfera’ren tartean CETA, EBren eta Kanadaren arteko merkataritza askeko itunaz arituko dira Jokin Aldazabal lankidea eta Laura Gonzalez Txabarri, ELAko nazioarte saileko arduraduna.

11 :00etatik aurrera, berriz, “Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez” ikastaroaren berri emango dute Rafa Rueda musikariak eta Gotzon Barandiaran idazleak. Ondoren, ‘Direnak eta ez direnak’ tartean, hauteskundeak izango dituzte mintzagai Xabier Amurizak eta Carlos Cidek.

Asteartea izanik, ‘Sukaldari dema’ izango dute 12:00etan Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek. Saio amaierako lehiaketaren aurretik, berriz, musikaz eta bizitzaz arituko da Amancay Gaztañaga.

cay Gaztañaga.

Informazio gehiago (1)