Sukaldari dema
Marmitakoa prestatzeko bi era, hegaluze kanpainaren azken egunean
Pili Manterola eta Igor Zalakainek marmitakoa prestatu digute gaur. Hegaluzea oinarri duen errezeta ezaguna egiteko bi modu aurkeztu dizkigute, hain zuzen, aurtengo kanpaina amaituarazi duten egunean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gauerdian amaituko da aurtengo hegaluzearen kanpaina Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleentzat, Espainiako gobernuaren aginduz. Horrek haserrea eragin du euskal arrantzaleen artean.
Hegaluzea, produktu preziatua da gurean eta horren adibide da marmitakoa errezeta ezaguna. Sukaldari deman, Pili Manterola eta Igor Zalakainek bi modutan prestatu digute. Entzun eta saiatu zu ere!