Itxi

Irailak 27

Arnaldo Otegiri elkarrizketa, gaur, 'Faktoria'n

EiTB

Gainera, Zadorra ibaiaren kutsaduraz arituko dira URA agentziako Josu Perea eta Zadorra Bizirik elkarteko Josu Aranberri, 11:00etatik aurrera.

07:00etan abiatuko da asteazkeneko 'Faktoria', albistegiarekin, eta, ordubete geroago, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerroburuen analisia izango dugu entzungai.

08:00etan, elkarrizketa politikoen tartean, Arnaldo Otegi elkarrizketatuko du Maite Artolak. Jarraian, 08:30etik aurrera, ekonomiaren inguruko mahai-inguru berezia izango da entzungai 'Faktoria'n. Eguzki Urteaga soziologoa, Javier Diaz Noci kazetaria eta Hedoi Etxarte idazlea arituko dira solasean.

Gipuzkoan, harrera familiak behar direla adierazi du Foru Aldundiak. Gai garrantzitsu honen berri ematen izango dira Maite Peña diputatua eta Kattalin Miner kolaboratzailea, 10:15etik aurrera.

11:00etan, Zadorra ibaiaren kutsadura maila handiaz arituko dira URA agentziako Josu Perea eta Zadorra Bizirik elkarteko Josu Aranbarri. 11:30ean, Amaia Nausia eta Arantzazu Fernandezen tertulian, ikur frankistez arituko dira.

12:00etatik aurrera, astero legez, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren tartea izango da ‘Faktoria’n, Xabier Larrazabalen eskutik. Biharkoan, ‘Corners of Europe’ proiektuaz arituko da Iker Tolosarekin eta Beatriz Txurrukarekin.

Txurrukarekin.

Informazio gehiago (2)