Kargatzen...
Itxi

Harrera familiak

Maite Peña: "Familia baten babesa lehenesten dugu haurrentzat"

Gipuzkoan 300 haur eta nerabetik gora daude Aldundiaren egoitzetan. Horietako 60rentzat harrera familia bila ari dira gizarte zerbitzuen departamentutik. Maite Peña diputatuak eman dizkigu argibideak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gipuzkoan, 60 haur eta neraberentzat familia bila ari da Foru Aldundia. Hori dela eta, Maite Peña gizarte gaietako diputatuarekin hitz egin dute 'Faktoria' saioan. Hark azaldu duenez, 300 haur eta nerabetik gora daude Aldundiaren egoitzetan, eta, ondo artatuta badaude ere, ezin da alderatu familia baten goxotasunarekin.

Irizpide hori oinarri hartuta ari da Gipuzkoako Foru Aldundia harrera famlia bila. Esan bezala, 60 familia behar dituzte, haurrak etxeetan hartzeko. Harrera familia bihurtzeko, ez dago familia profil jakinik, oinarrizko zenbait irizpide betetzea nahikoa dela azaldu digu Peñak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)