Itxi

Ibaien kutsadura

Josu Perea: '20 urtetan, Arabako ibaietan ez da ura kalitatez hobetu'

Zadorra ibaiaren kutsadura kezka iturri hartuta, 'Zadorra Bizirik' ekimena sortu dute zenbait herritarrek. Ekimeneko Josu Aranbarri eta Eusko Jaurlaritzako Ura agentziako Josu Perea elkartu ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gure ibaien kalitatea, oro har, nabarmen hobetu da azken hamarkadetan. Dena den, hori ez da orokorra eta badago zer hobetu.

Araban, bereziki, egoera kezkagarria dela onartzen dute Jaurlaritzako Uraren Euskal Agentziatik. Egoera ikusita, Arabako biztanle batzuk 'Zadorra Bizirik' ekimea sortu dute. Egitasmo honek neurri zehatzak eskatzen ditu, eta elkarlanerako eskua luzatu die erakundeei.

Zadorraren kasuan, industriaren presioa, zabortegia eta Gasteiz hiriko saneamendu sistema kaxkarra hobetu behar direla uste dute 'Faktoria'ra gerturatutako gonbidatuek.

Albisteak (1)

Audioak (1)