Estresari aurre egin
I. Madarieta: 'Lana identitatearen zati bat izatea lortu behar da'
'Lantokiko estresak nola eragiten dio gure osasunari?' goiburuko jardunaldiak egin dituzte Gasteizen aste honetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Estresari aurre hartzeko formula magikorik ez dago, baina Ediren Kooperatibako Idoia Madarietak argi du lana nola hartzen dugun dela gakoa.
Lana gure identitatearen zati bat soilik izatea garrantzitsua dela dio, alegia, aisialdiari, lagunei, familiari... lekua egitea eguneroko bizitzan.
Arrautza eta otzararen metafora erabili du hori azaltzeko. Izan ere, estresak ondorio ugari izan ditzake, eta oso kontuan hartzekoak.