Itxi

Erabilera okerra

Medikuaren esana bete: antibiotikoak, hasi eta buka

Antibiotikoak oker erabiltzearen arriskuez eta zuzen ibiltzeko gomendioez aritu gara Faktorian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nazio Batuen Erakundea izan da alerta ematen azkena: antibiotikoen erabilera okerra tarteko, gero eta gehiago dira tratatu ezinda geratzen diren infekzioak. 'Faktoria'n Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia arloko arduraduna den Iñigo Aizpururekin hitz egin dugu.

Bi gomendio eman dizkigu. Aurrenekoa: tratamendua oso-osorik betetzea. "Antibiotikoak hartzen hasi eta bizpahiru egunera hobeki sentitu arren, tratamendua medikuak agindu bezala bete behar da; ezin zaio hartzeari utzi". Eta bigarrenik, automedikazioa erabat saihestea. Horretarako onena, "soberan geratu zaizkigun pilulak botikara eramatea" dela adierazi digu, hartara "norbere kasa hartzen hasteko tentaziorik ez" dugulako izango.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)