Faktoria
Euskara eskolak, aurrenekoz, Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialean
Garikoitz Knörrek atzo izan zuen aurreneko eskola eguna irakasle lanetan. Harekin hitz egin dugu Faktorian!
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialean hiru ikasgai berri eskaini dituzte ikasturte honetarako; tartean, euskara. Garikoitz Knörr atzo bertan hasi zen irakasle lanetan, eta aurreneko klaseaz galdetu diogu 'Faktoria'n.
Zergatik ikasi nahi ote dute euskara Valentzian? Zerk bultzatzen dituen galdetuta, "motibazio sanoak" sumatu dituela kontatu digu hizkuntzalari gasteiztarrak: "euskara erakargarri egiten zaie zenbaiti, Euskal Herrian jaio arren txikitan hara joanak ere badira, edota bikotekidea euskalduna dutelako".
Bi taldek eman dute izena Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialean euskara ikasteko.
skara ikasteko.