Animaliekin istripuak
Basurde bat harrapatuz gero,kotxeko kalteak zure kontu gera litezke
Ehiza animaliekin istripuak izatea ia eguneroko kontua da landa ingurunean, bereziki udazkenen partean. Xabier Saizar abokatuak eta Ainhoa Elizagarai Lagun aro seguruetakoak eman dizkigute azalpenak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Duela bi urte egindako lege aldaketaren ondorioz, gaur egun, ehiza animaliekin istripuen ehuneko handienean kotxe jabeak ordaindu behar izaten ditu kalteak. Xabier Saizar abokatuak lege aldaketaren nondik norakoak eman dizkigu eta Ainhoa Elizagarai Lagun Aroko langileak seguruetan kalte hauek sartzeko dauden aukerak zehaztu dizkigu. Biek argi dute landa ingurunean biziz gero, seguruetan mota honetako istripuegatiko gehigarria sartzea oso gomendagarria dela. Hobe aurre hartzea, gero damutzea baino.