Lerroburuak
Mikel Garcia eta Jurdan Arretxe: asteko errepasoa begirada kritikoz
Hirigintza proposamen berriak, gizonen arteko hizkera eta jarrera sexistak, paperezko liburuaren etorkizuna eta naziek Alemaniako justizia sailean izandako presentzia aipagai, besteak beste.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mikel Garcia Argia astekariko kazetaria eta Jurdan Arretxe Noticias de Gipuzkoako egunkariakoa, astero etortzen zaizkigu 'Faktoria' saiora astean zehar arreta deitu dieten iritzi artikulu eta albisteekin.
Bartzelonan hiriak biziberritzeko hirigintza proposamena aipatu digu Arretxek, Gasteizen ere, antza, aztertzen ari diren egitasmoa da. Gizonen arteko taldeek sarriegi izan ohi dituzten jarrera eta hizkera sexisten inguruko gogoeta nabarmenu du, aldiz, Garciak, eta baita eraso sexistak gelditzeko izan dezakegun paperaz hausnartu ere. Paperezko liburuaren heriotza iragarri zutenek ez zutela asmatu nabarmentzen duen albistea ekarri du Arretxek eta nazien itzal luzeari ere erreparatu dio. Hori eta gehiago solasaldi mamitsuan.
aldi mamitsuan.