Mendiko ezbeharra
A.Lasa eta E.Arrizibita: "Oso azkar gertatu zen, filmetan bezala"
Irailaren 22an, Nepalen trecking-a egiten ari ziren 4 lagun hil ziren harri jausiak harrapatuta. Amaia Lasa eta Edurne Arrizibita ezbeharra izan zuen taldean zeuden. Esperientziaren berri eman digute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nafar talde batek, trecking egiteko asmotan, Nepalera jo zuen irailean. Ezbeharrak zapuztu zituen euren asmoak. Euskal Herritar bat, Adolfo Ripa txantrearra, eta hiru nepaldar hil egin ziren harri jausiak harrapatuta. Harri jausia erabat ezustean etorri zitzaiela kontatu digute Amaia Lasa eta Edurne Arrizibitak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Gertatua oraindik onartzen ari dira, eta oso eskertuta daude Nepalen jasotako laguntzagatik.
laguntzagatik. laguntzagatik.