Musika
Xabi Aburruzaga: txapela buruan dabil munduan
Laugarren diskoa aurkeztera etorri da Faktoriara Xabi Aburruzaga soinu jolea. Entzun Keltik!
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Unibertso zelta soinu txikiaren hasupora ekarri du 'Faktoria' saiora Xabi Aburruzagak Keltik lanean. Portugaleteko soinu joleak Getxo Folken aurkeztu zuen lan berria, eta jakitun da orain datorrela diskoaren "egitazko bidea".
Durangoko Azokan salgai izango du diskoa, "kapritxo" eta guzti: "garai digitalekoak garenok, ez dugu halakorik inoiz sentitu, eta Keltik biniloan ere" izango da. Kultura keltiarreko dozenaka musikari handi bildu ditu disko hontara Portugaleteko musikariak.
"Gurasoen etxea dagoen kalea da Maestro Zubeldia; hara joaten naiz ostegunero ederki bazkaltzera". Kalearen eta ikastetxearen izena duen pieza aukeratu du Aburruzagak bideoklipa osatzeko.
klipa osatzeko.