Lehiaketa
Altzoko pago motza, Europako ederrena?
Gipuzkoako Altzon dagoen pago motz bat Europako zuhaitz ederrena izateko lehian da. Igandera arte dago botoa emateko epea. Valentzin Mugertza foru aldundiko teknikariak eman dizkigu azalpenak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herrian ingurune babestuez gain, badira babes berezia duten zuhaitzak. Horietako bat da Altzon Oiarbide baserriko pago motza. Babestua izateaz gain, ordea, lehiaketara aurkeztea erabaki zuten. "180 urte dira aurten Manuel Antonio Imazek pago motz hau aldatu zuela eta urteurren hori baliatu nahi izan dugu" adierazi digu 'Faktoria'n Aldundiko teknikari Valentin Mugertzak.
Pago motzaren esanahia ere argitu digu. "Pagoak modu horretara mozten ziren lehen ganaduak kimu berriak jan zitzan eta egurra ateratzeko balio zezaten".
Igandean erabakiko da Europako zuhaitz ederrenaren lehiaketan parte hartuko duen estatuko ordezkaria zein izango den, botoa emateko aukera dago www.arboleuropeo.es webgunean.
ong> webgunean.