Itxi

ETB1

'Sautrela'ren garai berria, hastear, Beñat Sarasolarekin

Hasier Etxeberriaren gaixotasuna tarteko, Beñat Sarasola izango da 'Sautrela'ren aurkezle berria. Ondo ezagutzen du saioa, gidoilari izana baita.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Gogoz eta errespetuz" hartu du Beñat Sarasolak Hasier Etxeberria ETB1eko 'Sautrela' saioan ordezkatzeko ardura. Etxeberriaren gaixotasuna tarteko, bera izango da aurkezle berria. Ondo ezagutzen du saioa, gidoilari izana baita. Taldearen babesa azpimarratu digu 'Fakoria'n, "gure txikian talde oso ona dugu" dio idazle donostiarrak.

Lehen saioan, Karlos Linazasoro izango dute gonbidatu eta oro har, saioaren aurreko eskemari eutsiko dioten arren, berrikuntzaren bat ere izango dela aurreratu digu. Larunbat bazkalostero, euskal letrekin hitzordua duzue Sautrelan.

uzue Sautrelan.uzue Sautrelan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)