Itxi

Bilketa handia

"Zure inguruan, gutxien uste duzunak du Elikagai Bankuaren beharra"

Azaroaren 25ean eta 26an egingo da elikagai bankuarentzat bilketa handia. Nafarroako elikagai bankuko Maite Lanberto, Bizkaiko Marije Elorriaga eta Gipuzkoako Arantxa Idiazabal izan dira gurekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azaroaren 25ean eta 26an egingo da Elikagai Bankuarentzat bilketa handia. Nafarroako elikagai bankuko Maite Lanberto, Bizkaiko Marije Elorriaga eta Gipuzkoako Arantxa Idiazabal izan dira 'Faktoria'n.

Izan ere, Elikagai Bankua ezinbesteko oinarri bihurtu da beharrean dauden familia ugarirentzat. "Azken urteetan kopurua mantendu egin dela diote guregana etorri diren boluntarioek", adierazi digute. Esaterako, iaz 32.000 pertsonari lagundu zioten Nafarroan eta 20.000ri Gipuzkoan. Horientzat guztientzat oso garrantzitsua da azaro amaierako elikagai bilketa handia.

Bi aukera daude laguntzeko, elikagaiak erosi eta mahaietan egongo diren bolondresei ematea edo elikagai bonoak erostea. "Bono horiek supermerkatuan eros litezke eta horrek aukera ematen digu ondoren guk behar dugunean supermerkatutik erosteko. Horrek iraungitze edo kaduzidadearekin izan ditzakegun arazoak sahiesten ditu", azaldu digute. Xehetasun guztiak, solasaldian.

k, solasaldian.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)