Donostia 2016
Euskal idazleak, atzerriko idazle ezagunekin gutun trukean
Chejov vs Shakespeare proiektuaren barnean, Euskal Herriko 8 idazle eta atzerriko 8 gutun trukean aritu dira. Xabi Paya Donostia 2016ko kultur arduradunak eta Harkaitz Cano idazleak xehetasunak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Chejov vs Shakespeare proiektuaren barnean, Euskal Herriko 8 idazle eta atzerriko 8 gutun trukean aritu dira. Xabi Paya Donostia 2016ko kultur arduradunak eta Harkaitz Cano idazleak eman dizkigute xehetasunak 'Faktoria'n.
"Proposamen polita" iruditu zitzaion Harkaitz Canori atzerriko idazle batekin urtebetez gutun trukea egiteko aukera. Dubrovka Ugresic idazle kroaziarra aukeratu zuen Canok berak truke horretarako, "aspalditik jarraitzen zuen idazlea". "Gatazkaren inguruan, modu zabalean" solasean jarri nahi izan dituzte idazleak Xabi Payak azaldu duenez. Emaitza aberatsa izan dela uste du Canok, "dena presaka egiten den garaian, gutunek dituzten itxaronaldiak" ere nabarmendu ditu. Datozen asteetan solasaldiak izango dira idazleen artean truke horren amaiera gisa.