Elkarrizketa
DJ Bull: 'Reggaetonak jan gaitu'
Hamaikatxo herritako festatan ia ezinbesteko bihurtu da DJ Bullen musika. Faktorian izan dugu kantu eta kontu artean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hamaikatxo herritako festatan ia ezinbesteko bihurtu da DJ Bullen musika. 'Faktoria'n izan dugu kantu eta kontu artean. Aurtengo uda "saturatuta" bukatu duela aitortu digu DJ Bullek; inoiz baino gehiago ibili baita festa eta bestelako ekitaldietan musika jartzen. Tolosako taberna batean musika jartzen hasi zenetik makina bat urte joan dira, eta "garai hartan inolaz ere sinistuko ez" lukeen arren, "hortik bizitzea" lortu du.
Carlos Vives eta Shakiraren 'La bicicleta' "bost minuturo" eskatzen diotela kontatu digu, baina berak gauean behin bakarrik ipintzen duela: "reggaetonak jan egin gaitu".
aitu".