Korta sariak
Maria Luisa Galardi, ekintzailea gizonen munduan
2016ko Joxe Mari Korta sarietako bat eskuratu du Galardik, enpresa arloan egindako ibilbideagatik. Oiartzungo Ondarreta enpresako arduraduna da Galardi eta berarekin errepasatu dugu urteotako bidea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
2016ko Joxe Mari Korta sarietako bat eskuratu duen enpresarietako batekin hitz egin dugu 'Faktoria'n, Maria Luisa Galardirekin. Ondarreta altzari enpresaren sortzailea Oiartzunen jaiotakoa da, nekazari familia batean. Zuzenbidea ikasi zuen, ingelera eta frantsesa ere bai, eta, 22 urterekin, ikasketak bukatzear, Ondarreta altzari enpresa sortu zuen. 2008ko krisiarekin une latzak pasa zituzten baina orain ostera ere hazten jarraitzen dute; kanpora esportzatzen dute gehien bat.
'Aulki, mahai eta tabureteak saltzen ditugu. Beti prentsatu izan dugu espezializazioa dela bidea', azaldu digu. 'Poz handia izan da saria. Lanera joaten zarenean ez duzu pentsatzen sari bat emango dizutela, horren garrantzitsua gainera. Baina sekulako poza hartu nuen', gogoratu du. Bere ibilbidea errepasatzean, enpresa munduan emakumeak ez direla gehiengoa onartu ostean, zera nabarmendu du: 'Aurten bi emakume ginen sarituen artean, eta oso pozgarria da'.
a da'.